XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eukaristia kristau-jaien biotz

Elizaren asiera-asieratik biltzen dira kristauak astero, Jaunaren egunean, Eukaristia edo Meza ospatzera.

Gogoan duzue Jaunak emandako itza: Ni zuekin nauzue egunero, eta itz ori ezur-mamitzeko biltzen dira kristauak.

Ba dakite egia dela Jesusen itza: Bi edo iru lagun nere izenean bildurik dauden batzarrean, an nago Ni aien erdian.

Jesusen itz au sinisten dute eta itz au betetzen delako, kantuz eta gorespenez ospatzen dute.

Bein Kristorengan gertatu zen piztea, kristauok gaurkotu egiten dugu Eukaristia edo Meza ospatuz.

Mezatarako biltze au nai eta naiezkoa dugu fededunok Jaunaren garaipenean eskuartuko badugu, Pazkoa munduko bizitzari txertatuko badiogu.

Igandeetan Eukaristia ospatzera biltzea garrantzi aundiko eta erabatekoa da, Mezatan adierazten bait da elkarteak bizi duen guztia, Mezatan bait da Jainkoa goresten, eta bizitzara luzatu bear dugun Jainkoaren eraginaz jabetzen.

Meza egitea aukera ederra da eliztarrontzat, nor geran eta gure zeregiña zein den konturatzen joateko, barruan daramatzagun egia eta bizia elkarbanatzeko.

Asierako kristauek aiña dugu bearrezko gaurkoek ere Meza ospatzea, kristau kutsua galdu duen gizarte onen erdian; bearrezko zaigu gure kristau izatea eta bereiztasuna berriro aurkitzen joatea.

Orregatik, iganderoko Eukaristian eskuartu bear dela bein eta berriz esateak elkartearen onari begiratzen dio.

Fede-aitormena eta Bataioaren oroitzapena

Gaurko egunez egoki litzateke fede-aitormena Bataioko aginduak berrituz egitea.

Homilia ondoren batzar-buruak esaten du: Senideok: Pazko-igande onetan, berri ditzagun Bataioko aginduak.